Ideien Fabrika, etorkizuneko herria eraikitzeko
Herritarrek proposamen eta ikuspegiak partekatzeko aukera iznago dute hilaren 11n, 11:00etatik 20:00etara Lekuona Fabrikan.
Etorkizuneko Errenteria-Oreretaren gainean duten bisioa eta erronka nagusiak kontrastatzeko aukera izango dute herritarrek hilaren 11n, 11:00etatik 20:00etara lekuona Fabrikan. izan ere, Ideien Fabrika jarduera antolatu du udalak egun horretarako Errenteria 2040 Plan Estrategikoaren barruan. Ekitaldiaren bidez, diagnostiko fasean identifikatutako erronka nagusiei heltzeko proposamenak jaso nahi dituzte, ekonomia, lurralde antolaketa, ongizatea eta beste arloen gainean.
Modu askean bisitatu ahalko da lantegi hori Lekuona Fabrikaren lehenengo solairuan, eta ekarpenak egin. Modu sendoagoan parte hartu nahi dutenek, berriz, 14:00etatik 16:00etara izango dute lehen saioa; 18:00etatik 20:00etara, bigarrena. Saioen bitartean, haur zaintza eskainiko da behar dutenentzat. Era berean, eskola ikasleek saio propioa izango dute goizean, gazteen ikuspegia eta ekarpenak jasotzeko.
Saioetan parte hartzerik ez dutenek, etxera bidaliko dieten argitalpenaren bidez egin ahal izango dute euren ekarpena nahi izanez gero; informazioa eta galdetegia izango du argitalpen horrek, eta aldakoenean, Lekuona Fabrikan eta udaletxean bertan entregatu ahalko da. Galdetegia online ere izango da eskura.
Informazio gehiagorako egin klik hemen.
