2025/12/2

Genozidioa "elikatzen" duelako McDonalds-en ez kontsumitzeko deia

Orereta Palestinarekin herri dinamikak herritarrei eskatu die ez kontsumitzeko establezimendu horretan; ateak zabalduko ditu laburrean Niessen merkatalgunean katearen saltoki batek.

Elkartasun Azoka antolatu du Mindarak, zazpigarrenez

Abenduaren 13an, larunbatarekin egingo dute azoka, 10:30etik 19:30era.

Ideien Fabrika, etorkizuneko herria eraikitzeko

Herritarrek proposamen eta ikuspegiak partekatzeko aukera iznago dute hilaren 11n, 11:00etatik 20:00etara Lekuona Fabrikan.

FRANCO HIL ETA 50 URTERA...

"Amorru handiz bizitu nuen Francoren heriotza, ohean hil zelako"

Franco diktadorearen heriotzaren 50. urteurrenean, egun eta garai hura bizitu zutenekin biltzen hasi da HITZA. Gaurko protagonista, Jose Ramon Gurrutxaga 'Txokolo' oreretarra.

Lezoko Bideak baditu irabazleak

Lezokoak elkartearen Lezoko Bidearen zozketan Jone Mendigutxia eta Julen Salaberria izan dira zortedun.

Euskal Herriko II. Hikadromora joateko deia egin du Ttur tturrek

Hilaren 6an (larunbata) egingo dute topaketa, Durangon, eta helburua hika hitz egitea da. Aurtengoan, batez ere gazteei luzatu diete gonbidapena.

2026ko aurrekontu proposamena aurkeztu du udal gobernuak

Proposamena 31 milioi eurokoa da, eta udal gobernuak bost ildoren baitan eraiki du: berdintasuna eta gizarte politikak; mugikortasuna eta ingurumena; etxebizitza; hirigintza eta ingurumena; eta komunitatea.

Patri Urkizuri aitortza eta bertsoak Madrilen

UNEDen omendu zuten atzo Patri Urkizu Sarasua lezoarra, bertan irakasle eta hizkuntza gutxituen aldizkariaren sortzaileetakoa izan zelako.

Kultur eskaintza zabala abenduan, Oiartzunen

Euskararen Egunaren bueltan antolatutako jarduerak izango dira nagusi egunotan, baina hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Pilota jaialdia izango da gaur, Madalensoron

Emakumezkoen bi partida eta gizonezkoen partida bat izango dira gaur, Madalensoron. Unax Landa oiartzuarrak jokatuko du nagusien partida.

Konpostajearen gaineko sentsibilizazio lantzeko bi informazio puntu

Ostegunean, hilak 4, abiatuko du kanpaina berezia udalak hondakinen prebentzioa, ekonomia zirkularra, eta ingurumenarekiko erantzukizuna sustatzeko.

Udal Euskaltegian hobekuntza lanak egin dituzte

Udalak hainbat hobekuntza egin ditu Trintxerpeko gunean: leihoak aldatu dituzte, berokuntza instalazioa berritu dute eta margotze lanak egin dituzte.

Kolonbiako erbesteratuen topaketa, ostegunean

Honakoa, Errenteria-Oreretan egiten duten bigarren topaketa da. Jorge Adolfo Freytter Romero elkarteak antolatu du, Errenteriako Udala, Eusko Jaurlaritzak, Bachue Errefuxiatutako Latinoamerikar Kolektiboa, Kolonbiak Bilbon duen kontsuletxeak, eta Gaztaño auzoak babestuta.

Antzerki fisiko laborategia egingo dute abendutik urtarrilera

Xabi 'Jabato' Lopez ariko da laborategien zuzendaritzan. Aurtengoan Maddalen Dorronsoro eta Lander Garro dira gonbidatuak.

Gehiago