Kolonbiako erbesteratuen topaketa, ostegunean
Honakoa, Errenteria-Oreretan egiten duten bigarren topaketa da. Jorge Adolfo Freytter Romero elkarteak antolatu du, Errenteriako Udala, Eusko Jaurlaritzak, Bachue Errefuxiatutako Latinoamerikar Kolektiboa, Kolonbiak Bilbon duen kontsuletxeak, eta Gaztaño auzoak babestuta.
Reina Aretoan izango da harrera eta arratsaldeko hitzaldia. Errenteria-Orereta Kolonbiako erbesteratuen topaleku izango da ostegunean, hilak 4, bigarrenez. Jorge Adolfo Freytter Romero elkarteak antolatu du, Errenteriako Udala, Eusko Jaurlaritzak, Bachue Errefuxiatutako Latinoamerikar Kolektiboa, Kolonbiak Bilbon duen kontsuletxeak, eta Gaztaño auzoak babestuta, eta egun osoko egitaraua ondu dute. 11:00etatik 18:00etara erbesteratu kolonbiarren topaketa jardunaldia egingo dute. Bazkaria, Gaztaño auzoan izango dute, eta haren ostean auzoa ezagutzeko aukera izango dute bertako bizilagunen eskutik.
Reina aretoan izango da topaketaren aurkezpena eta harrera J.A. Freytter elkartearen eskutik, eta Kolonbiako kontsuletxeak ere hartuko du hitza.
Iaz, Gaztañok hartu zuen topaketa hori.
Jardunaldia bukatzeko, hitzaldia antolatu dute. Kolonbiako bake agenda testuinguruan jarriko dute Francisco Javier Toloza Fuentes Kolonbiako Nazio Unibertsitateko irakasle, eta Kolonbiako bake prozesuaren gainean adituak, Mireya Perea Bache elkarteko kideak, eta Lida Ortiz, erbestean diren bakearen aldeko sinatzaile taldekoak.
Bertaratuko direnei, izena emateko eskatu diete antolatzaileek. Horretarako posta elektronikora mezua bidalita (klik hemen).
