Konpostajearen gaineko sentsibilizazio lantzeko bi informazio puntu
Ostegunean, hilak 4, abiatuko du kanpaina berezia udalak hondakinen prebentzioa, ekonomia zirkularra, eta ingurumenarekiko erantzukizuna sustatzeko.
Auzo Konposta gunea Gaztañon. Errenteriako Udalak bi informazio puntu jarriko ditu ostegunean, hilak 4, herritarren artean hondakinen prebentzioa, ekonomia zirkularra, eta ingurumenarekiko erantzukizuna sustatzeko. Agustinak auzoan jarriko da postu horietako bat, 09:30etik 13:30era, auzo konpostagunearen ondoan. arratsaldez berriz, Alaberga auzoan jarriko du udalak informazio puntua 14:30etik 18:30era auzo elkartearen ondoan.
Batean zein bestean, konpostajearen gaineko informazio praktikoa jasoko dute herritarrek. Interesa dutenen artean, halaber, konposta banatuko da.
Egitasmoaren helburua herritarrak sentsibilizatzea da, bai konpostatzearen garrantziaz, bai hondakinen kudeaketa arduratsuaren inguruan. Aldi berean, etxe konpostajean ari den familia kopurua handitu nahi du udalak, herritarren inplikazioa indartsuz eta tokian tokiko ekonomia zirkularra bultzatuz.
