Lezoko Bideak baditu irabazleak
Lezokoak elkartearen Lezoko Bidearen zozketan Jone Mendigutxia eta Julen Salaberria izan dira zortedun.
Jone Mendigutxia (irabazlea), Alicia Osa (Lezokoak), Garbiñe Aizkorreta (Lezokoak), Julen Salaberria (sariduna) eta Edurne Mitxeo (Lezokoak), atzoko zozketan.Lezokoak 
Atzoko zozketaren une bat. Argazkia: Lezokoak.
Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak banatu ditu Lezoko Bidea egitasmoaren barruko 1.000 euroko bi sariak: Jone Mendigutxia eta Julen Salaberria izan dira zortedunak. Atzo (abenduak 1, astelehena) egin zen Lezoko Bidearen sarien zozketa publikoa, Kultura Aretoan. Sekulako zirraraz bizi izan zen, ez baitira nolanahikoak Lezokoak-ek lezoarrek herrian erosketak egiteko egin duen apustua, eta sariak.
Lezoko Bidearen oinarria 20 hutsuneko pasaporte antzekoa zen. Hutsune horiek, kanpainara atxiki diren herriko denda, ostalaritza gune, edo zerbitzu establezimenduetan 5 eurotik goragoko erosketak egiterakoan erosleek lortzen zituzten zigiluekin bete behar ziren. Hala, herritar askok fin-fin bete dituzte 20 hutsune horiek herrian kontsumituz, erosiz edo bertako zerbitzuak erabiliz, eta behin zigilu guztiak lortuta bonu edo pasaporte horiek entregatu zituzten.
Jaso ziren pasaporte guztien zozketa publikoa izan zen atzokoa. Herriko haurrak arduratu ziren irabazleen txartelak ateratzeaz. Horiek Jone Mendigutxiarena eta Julen Salaberriarena izan ziren. Zorionak haiei!
