Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Patri Urkizuri aitortza eta bertsoak Madrilen

UNEDen omendu zuten atzo Patri Urkizu Sarasua lezoarra, bertan irakasle eta hizkuntza gutxituen aldizkariaren sortzaileetakoa izan zelako.

Atzoko aitortza ekitaldiaren une bat.Aritz Galarraga
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/12/02

2024ko abenduan hil zen Patri Urkizu Sarasua irakasle, idazle, filologo, ikertzaile, kirolari, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari eta euskaltzain urgazlea, eta Lezoko alkate izandakoa besteak beste. Harekiko aitortza ekitaldiak asko eta askotarikoak izaten ari dira. Azkena atzo (abenduak 1, astelehena) egin zuten Madrilen, UNEDen (Espainiako Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitatea) egoitzan: bertan euskal filologia eta literatura irakasle izan zen Urkizu urte askoz, eta gainera, erakunde horren Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca aldizkariaren sortzaileetako izan zen.

UNEDen arduradunak, ekitaldiaren hasieran Josep Isern aurkezlearekin (eskuinean). Argazkia: Aritz Galarraga.

Ekitaldi hunkigarria izan zen Madrilekoa. Euskara, katalana eta gaztelania elkar bizi izan ziren UNEDen ekitaldi aretoan. Baita bertsoak ere. Ukitu akademikoa izan zuen, unibertsitate horretako protokoloek gidatua. Ruben Chacon dekanoak hitz egin zuen lehenik, eta ondoren Antonio Moreno Filologia klasikoko departamenduko zuzendariak. Urkizu goresteko hitzak izan zituzten, eta UNEDen egindako lana arras eskertu zioten. Ekitaldiaren aurkezpen lanak Josep Isern Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca aldizkariaren zuzendariak egin zituen. Urtero parte hartzen zuen lezoarrak aldizkari horren edukietan. Agerkari horren 30. zenbakian lezoarra omendu dute. Hemen klik egitean, aldizkari horren aldaera digitalera joateko aukera dago.

Urkizu lanean ezagutu zutenek hitz ere hitz egin zuten. Genaro Costas aritu zen esplikatzen nola sortu zuten UNEDen barruan euskal filologiaren eta euskal literaturaren atala, eta ikasgai hori mundu osoko ikasleei ematen ziela adierazi zuen. Julia Butinyak esan zuen euskarakoaren ondoren katalanaren ikasgaia sortu zutela UNEDen, hura izan zen horren irakaslea. Hark Urkizurekin bulegoa urte askoz konpartitu zuen, katalanez goraipatu zuen lezoarrak egindakoa. Joan Miquel Ribera UNEDen aldizkarirako edukiak egiten dituen irakasle katalanak nabarmendu zuen hainbat hizkuntzaren arteko elkarbizitza espazioa sortu zutela Urkizuren eta beste askoren lanari esker.

Mari Jose Olaziregi Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak ere hartu zuen hitza Madrilgo aitortza ekitaldian, askotan parte hartu zuen hark Urkizuk antolatutako jardunaldietan: lezoarrak alor ezberdinetan egindako ekarpena goraipatu zuen.

Urtzi Urkizu semea ere izan zen UNEDen ekitaldian. Eskribu galduen bila sormen lanaren hainbat pasarte baliatuz, aitaren bidearen trazak eman zituen. Eskertu zuen UNEDen aintzat hartzea aitak egindakoa, eta bertsoa ere eskaini zien besaulkietan ziren ikus-entzuleei. Beheko bideoan ikus daiteke nola jarri zion puntua Urtzi Urkizuk Espainiako hiriburuan egindako aitortza ekitaldiari.

Urtzi Urkizu, ekitaldian hitza hartu bitartean. Argazkia: Aritz Galarraga.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.