Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aurrekontu "ausartak" bultzatzeko aukera galdu dela uste du EAJk

Hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio gobernu taldearen aurrekontu proposamenari EAJk; horiek ez dituztelako onartu "atsekabe sakona" adierazi dute jeltzaleek.

EAJko bozeramalea eta zinegotziak.EAJ
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/12/03

Errenteria-Oreretak baditu datorren urterako aurrekontuak. Udal Gobernuak aurkeztutako proposamenak egin zuen aurrera atzoko udalbatzaren osoko bilkuran, eta horrenbestez, 73 milioi euroko diru zatia izango du udalak datorren urtean “proiektu estrategikoak” garatzeko.

Proposamen horri hainbat zuzenketa aurkeztu zizkion EAJk; zehazki, hamalau, bost arlotan. Proposamen horiek aurrekontutik kanpo gelditu dira eta horren harira kezka azaldu dute jeltzaleek. Haien esanetan, aurrekontu “ausartak” bultzatzeko aukera galdu da, “EH Bilduren akordiorako borondate faltagatik”. Proposatutako zuzenketen helburuaz ere mintzo dira jeltzaleak: “EH Bilduk aurkeztutako hasierako aurrekontu proiektuaren anbizio falta zuzentzea eta 2026ko kontuak benetako eraldaketarako tresna bihurtzea zuten helburu”.

Atzoko plenoak onartutako aurrekontua, gobernu taldeak aurkeztua da,  EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak alderdiek, hain justu.

Akordioa lortzeko “gaitasun eza” egotzi dio EAJk gobernu taldeari, eta “atsekabe sakona” adierazi horregatik, “akordio horiek beharrezkoak ziren udalerriarentzat, eraldaketa eta herritarren benetako beharrei erantzuteko egokitutako aurrekontuak bermatzeko”. Aurkeztutako zuzenketak mugikortasuna, zahartze aktiboa,  etxebizitza, hiri mantenua eta trantsizio energetikoaren arlotan aurkeztu zituzten jeltzaleek, eta aipamena egin die halaber alderdiko bozeramaile Elixabete Muruak aurtengo ekitaldiko bete gabeko konpromisoei, “lotura zutelako horiekin zuzenketek”.

Akordioari “uko” egiteak “kezkatzeko” joera berresten du Muruaren aburuz: “Errenteriak denbora darama norabiderik gabe, atzerapen  eta ez betetzeetan kateatuta, eta gobernu taldea errealitate hori titular hutsen eta marketin politikoaren bidez estaltzen saiatzen ari da”. Lidergo, ekimen eta kudeaketarako gaitasun falta egotzi dizkio EH Bilduri Muruak, “adostasunak eraikitzeko eta benetako konponbideen alde egiteko ezintasunean islatzen da hori”.

Bukatzeko, konpromisoa berretsi du EAJk “aukeraz betetako, zerbitzu duinez hornitutako eta etorkizunerako norabide argia” duen udalerria eraikitzeko lanean jarraitzeko: ” Determinazioz lan egiten jarraituko dugu bete gabe dauden konpromisoak fiskalizatzen, hobekuntza  berriak proposatzen, eta Errenteria geldialditik atera eta etorkizun dinamiko eta zaindua duen udalerri eredurantz aurrera egin dezan motor gisa jokatzen”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.