'Euskaltzaleon garaia da' lelopean, herri argazkia aterako dute gaur
Euskararen eguna da gaur, eta oldarraldiari erantzun aldera, herri argazkia aterako dute 18:00etan, Doneztebe plazan.
Abenduaren 3a da gaur, Euskararen eguna, alegia, eta “indarrak batu eta oldarraldiari erantzun” asmoz, herri argazkia aterako dute gaur 18:00etan, Doneztebe plazan.
Euskararen etorkizuna jokoan dagoela dio Ttur tturrek, eta horren aurrean indarrak batzea ezinbestekotzat jo dute, Euskarak “pizkundea” behar baitu.
Horretaz gain, hilaren 27an Euskalgintzaren Kontseiluak antolatu duen Pizkundea ekitaldira joateko deia egin dute. Gainera, autobusak antolatuko dituzte herritik, eta horietan izena emateko zerrendak eta txartelak Haurtzaro ikastolan, Landetxe tabernan eta Garmendi txokolategian egongo dira. Bost euro balio du autobuseko txartelak.
Bilboko Miribillan izango den ekitaldirako sarrerak hemen eros daitezke.
