'Ezetz jakin!' lehiaketa abiatu du Oiartzungo Mintzalagun egitasmoak
Hilaren 17a izango da galderak erantzuteko azken eguna, eta irabazleak hurrengo egunean iragarriko dituzte. 15 galdera erantzun behar dira.
Tolaita ostatuaren irudi bat. @tolaita.ostatua Oiartzungo Mintzalagun egitasmoak Ezetz jakin! lehiaketa abiatu du. Oiartzungo herriaren inguruko eta euskararen inguruko galderak dira lehiaketaren oinarria, eta parte hartzen dutenek hamabost galdera erantzun beharko dituzte. Gainera, sariak banatuko dituzte, eta irabazleen artean Tolaita ostatuan bi pertsonentzako afaria eta liburu sorpresa zozkatuko dituzte.
Lehiaketan Oiartzungo 16 urtetik gorako edonork har dezake parte, eta lehiakide bakoitzeko erantzun orri bat baino ez da onartuko. Galdera horiek online edota paperean erantzun daitezke, eta paperean erantzun nahi duenak euskaltegian hartu beharko du orria. Bestela, esteka honetan daude galderak. Hilaren 17a da lehiaketan parte hartzeko azken eguna.
Parte hartzaile guztien artean Praktikatu material sorta zozkatuko dute, eta, garaileen izenak hilaren 18ko talo tailerrean eta sare sozialen bidez jakinaraziko dituzte.
