Kabaret post-apokaliptikoa egingo du Orgasmok hilaren 26an
19:01ean erakusketa jarriko dute ikusgai, eta segidan afaltzeari ekingo diote. Emanaldia 21:37an hasiko da. Eros daitezke sarrerak dagoeneko.
'Ohikune' izan zen iaz egin zuten emanaldia. @orgasmo.sortzaileak Oiartzungo Gazte Sortzaileek, Orgasmok, alegia, Kabaret post-apokaliptikoa iragarri du hilaren 26rako (ostirala da).
Urtero bezala, urte bukaerako diziplinarteko emanaldia egingo dute gazteek, eta aurtengoan etorkizunera egingo dute bidaia, zehazki, munduaren bukaeraren ostean kokatutako kabaret zirraragarri batera. “Agian mundua bukatzea ez da hain txarra izango… nork daki!”, diote.
Erakusketa, afaria eta emanaldia egingo dituzte egun horretan, eta sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, hemen. Erakusketa 19:01etik 20:02ra izango da, afaria egingo dute segidan, eta, azkenik, 21:37an, emanaldia.
Honakoa da talde artistikoa: Irati Muñoz, Oihan Gastesi, Enara Arregi, Daniel Picazo, Jon Etxebeste, June Romatet, June San Sebastian, Amaia Belaunzaran, Izaro Perez, Maialen Gil, Ananda Berasarte, Xabi Belaunzaran, Gotzon Retegi, Izaro Zapirain, Ibai Zarketa, Julen Etxebeste, Izaro Retegi, Auritz Jauregi eta Garazi Irigoyen.
Zuzendari artistikoa Izaro Retegi izango da, eta, ekoizpena, berriz, Malen Etxebestek eta Julen Perezek egin dute. Eszenografiaz June San Sebastian arduratu da, eta jantzitegiaz, azkenik, Marina Usarraga.
