Koldo Fernandez neguko kanpusa egingo du Oiartzun Kirol Elkarteak
Hilaren 22tik urtarrilaren 2ra bitartean egingo dituzte saioak, 10:00etatik 13:00etara. Izena eman daiteke dagoeneko.
Oiartzun Kirol Elkarteak Koldo Fernandez kanpusa egingo du hilaren amaieratik urtarrilaren hasierara bitartean. Futbolean hasteko aukera ematen du egonaldi horrek, eta dagoeneko izen ematea zabaldu dute.
Hilaren 22, 23, 26, 29, 30 eta urtarrilaren 2an emango dituzte eskolak 10:000etatik 13:00etara, eta benjaminek (8-10 urte), alebinek (1-12 urte) zein infantilek (12-14 urte) eman dezakete izena.
Oiartzun Kirol Elkarteko kide diren haurrek 95 euro ordaindu beharko dute kanpusa; gainontzekoek, alabaina, 110 euro. Izena emateko mezu elektroniko bat idatzi edota 628 51 91 23 zein 609 50 21 89 zenbakietara deitu behar da.
