Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Unax Landa de Marcos. Pilotaria

"Asko motibatu nau Euskal Selekzioarekin jokatu izanak"

Buru-belarri ari da oiartzuarra pilotan. Txikitatik ari da kirol horretan, eta ez du besterik probatu. Euskal Selekzioarekin jokatzeagatik helburu bat bete duela azaldu du.

Unax Landa de Marcos pilotari oiartzuarra, Madalensoron. Imanol Saiz Gomez de Segura
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/12/05

Euskal Selekzioarekin Pilotako Nazioen Ligan jokatu du Unax Landa de Marcos oiartzuarrak. Finala iragan larunbatean jokatu zuen Espainiaren aurka, eta 2-0 galdu zuten.

Pilotako Nazioen Ligan jokatu duzu Euskal Selekzioarekin. Nolako esperientzia izan da?
Esperientzia bezala kristorena izan da. Lehenengo aldia da eskuz aritzen garela Euskal Selekzioarekin, eta ohore bat da finean norbere herria norbere kirolean defendatzea.

Gainera, Bilbon, Euskal Herrian jokatu genuen, eta alde horretatik esperientzia izugarria izan da. Talde polita genuen, eta asko gozatu dugun astea izan da, nahiz eta bukaeran ezin izan genuen biribildu.

Zenbat iraun du txapelketak?
Gure kasuan asteartean [azaroaren 25ean] hasi ginen, eta ligaxkako hiru partida jokatu genituen. Berez lau partida ziren, baina Boliviak ezin izan zuen etorri bisa kontuengatik. Larunbatean bukatu zen txapelketa; hortaz, hiru partida eta finala jokatu ditugu.

Zein formatutan jokatu dituzue partidak?
Set-etan jokatu ditugu. Bi set ziren, eta hamar tanto egin behar ziren. Desenpatea egotekotan, set hori bostera jokatzen zen. Niretzat berria izan da hori, lehenengo aldia baitzen set-etara jokatzen nuela. Arraroa egin zait, baina horrela jokatu behar zen, eta hala egin dugu.

Espainiaren aurka jokatu zenuten finala. Nola joan zen norgehiagoka?
Lehenengo seta 10-8 galdu genuen, eta bigarren seta 3-0 galtzen hasi ginen. Hor, baina, aldaketa egin genuen, eta nire partez ordezko atzelaria sartu zen. 10-2 galdu genuen, eta, ondorioz, azken emaitza 2-0 izan zen.

Norekin aritu zara jokatzen?
Ligaxkan Beñat Zubizarretarekin aritu nintzen, baina finalean Beñat Azketarekin jokatu nuen.

Oro har, zer suposatu du zuretzat Euskal Selekzioarekin jokatu izanak?
Ohore bat. Esan bezala, lehenengo aldia da Euskal Selekzioa eskuz jokatzen ibili dena, eta hor egoteko aukera eduki izana ohore bat da.

Hala ere, presio puntu bat ere izan dut, Euskal Herrian jokatu dugulako, selekzioarekin, baina polita izan da.

Zein harreman duzu pilotarekin? Noiz hasi zinen jokatzen?
Txikitatik ibili naiz pilotan. Kontzejupean ibiltzen nintzen, entrenamenduetan, ikastolan, asteburuetan… Jokatzen Benjamin edota Kimu mailan hasi nintzen, eta gaur arte beti pilotan aritu naiz; ez dut egin ez futbolik, ez saskibaloirik… Esku pilotan baino ez naiz ibili.

Herriko klubetan ibili izan zara beti?
Bai. Hasi hala hasi nintzen, eta hala jarraitzen dut, Oiartzungo klubean.

Gaur egun zein egoeratan zaude pilotan?
Aurten hirugarren urtea da seniorretan jokatzen dudana. Afizionatuetan ari naiz jokatzen, nahiko gustura, gainera. Maila horretan txapelketa asko daude eta partida asko izaten ditugu astean eta hilabetean zehar. Oiarperekin jokatzen dut.

Herrian ere jokatzen duzu noizbehinka. Bereziak izaten al dira etxeko partida horiek?
Bai, Oiartzunen jokatzea beti da polita. Inguruko jendea joaten da ikustera, eta herrian jokatzea nire ingurukoekin polita da.

Zein da zure frontoi gustukoena?
Oiartzungoa izanda eta hemen [frontoian] horrenbeste ordu sartuta, hauxe esango dut, Madalensoro. Hala ere, egia da Donostiako Atano III oso gustuko dudan frontoi bat dela.

Eta txapelketa gustukoena?
Herriartekoa. Oiartzunekin gainera azken urteetan emaitza politak lortu ditugu, eta oso giro polita egoten den txapelketa bat izan ohi da.

Alabaina, badaude txapelketa garrantzitsu batzuk oso politak direnak, baina bat esatekotan herriartekoa esango dut.

Bada probatu ez duzun eta nahi duzun plazarik?
Ipar Euskal Herrian jokatuko nuke partida bat oso gustura. Ez dira partida asko egoten eta ez zait sekula tokatu han jokatzea, baina gustura joango nintzateke. Berriki, Nazioen Ligari esker Bilboko Miribilla frontoia ezagutu dut.

Hala ere, esan behar dut eskuz jokatzen dugunok asko mugitzen garela eta frontoi asko ezagutzen ditugula, baina Ipar Euskal Herrikoren bat probatu nahiko nuke.

Nola ikusten duzu herrian esku pilotaren egoera?
Momentuz, ondo; esan daiteke osasuntsu dagoela. Esango nuke Ander Imazek eta Andoni Ugaldek profesionaletan debutatu izanak indartu zuela gure belaunaldia, pilotari kopuru polita baikaude gure adinaren bueltan. Egia da, ordea, kirol eskaintza gero eta handiagoa dela, eta ez direla horrenbeste haur ikusten kalean pilotan jokatzen.

Beste alde batetik esan behar dut herriartekoari esker haur batzuk animatu direla pilotan hastera, eta ilusioa ere sumatzen dela. Pozgarria da hori.

Zein helburu dituzu pilotari dagokionean?
Profesionala izatea dut amets. Txikitatik pentsatzen dugu hori. Halere, orain, selekzioarekin jokatzean nire helburuetako bat bete dut. Asko motibatu nau Euskal Selekzioarekin jokatu izanak.

Baduzu erreferenterik?
Txikitan beti Olaizolaren [Aimar] aldeko nintzen; are, galtzen zuen bakoitzean haserretu egiten nintzen [barrez]. Orain, baina, esango nizuke Ander Imaz dela nire erreferente nagusia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.