Elkarrekin ospatu dute Oiartzun Kirol Elkartearen 50. urteurrena
Duela 50 urteko jokalariak, zuzendaritza taldea eta entrenatzaileak elkartu dira mende erdia ospatzeko. Artaso elkartean elkartu dira.
Aurten, 2025ean, 50 urte bete ditu Oiartzun Kirol Elkarteak, eta goxo ospatu nahi izan dute mende erdia. Horretarako, duela 50 urteko jokalariak, zuzendaritza eta entrenatzaileak elkartu dira Karrikako Artaso elkartean.
Elkarrekin bazkaldu zuten auzo elkartean, eta kontatu dutenez, “oso egun ederra” pasa zuten, kontu kontari aritu baitziren garai bateko pasadizoak gogoratuz.

