San Nikolas Txikia ospatu dute Oiartzungo haurrek
Abenduaren 5a izan zen atzo, eta ohitura den modura, kalera atera ziren Oiartzungo ikasleak San Nikolas Txikia ospatzera.
Abenduaren 5a izan zen atzo, eta, ohitura den modura, Oiartzungo txikienek San Nikolas Txikia ospatu zuten. Eguraldia ez zuten lagun izan, baina hala eta guztiz ere, zenbait jarduera egin zituzten eguna ospatze aldera.
Haurtzaro Ikastolako zein Elizalde Herri Eskolako haurrek ospatu zuten atzokoan San Nikolas Txikia, eta, Urmendiko haurrak ere Haurtzarora bertaratu ziren atzokoan. Kalera atera ziren herriko haurrak, eta hara eta hona ibili ondotik, datorren urteko ospakizunera noiz iritsiko zain geratu dira dagoeneko.
Hona hemen Haurtzaro Ikastolak zein Elizalde Herri Eskolak HITZAri helarazi dizkien argazkiak:
Elizalde Herri Eskola:


Haurtzaro Ikastola:

