Iñigo Urkulluk 'Gure naziogintza egungo Europan' hitzaldia emango du
Lurgorri Kultur Elkarteak antolatuta, ostegun honetan hitzaldia emango du Niessen aretoan, 19:00etan.
Iñigo Urkullu Lehendakari ohiak Gure naziogintza egungo Europan hitzaldia emango du. Lurgorri Kultur Elkarteak antolatutako hitzordua ostegun honetan, hilaren 11ean, izango da Niessen aretoan. Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrera librea da.
Hitzaldia Lehendakariaren eta solaskideen arteko elkarrizketa izango da, eta bukatzean entzuleek iritziak partekatzeko aukera izango dute aretoaren hall-ean antolatuko duten lunch-ean.
