
Oiartzunen dagoen enpresa horrek Amazonentzat egiten du lan, eta enplegua egonkortzeko eta mugagabe izateko bermeak adostu dituzte.

Caritas Gipuzkoak etxe berri bat inauguratu du gaur Agustindarren komentuan. Bazterketa egoera "ikusezinean" dauden emakumeei emango die ostatu eraikinak.

Atzo jokatu zen XXVIII. Xenpelar Bertsolaritza Sariaren finala Niessen aretoan. Sarara eraman du txapela Aizpuruak.

Ikasle mugimenduak Gipuzkoako mobilizazio nagusia Donostian egingo du. Oarso Bidasotik geldialdiak egin dituzte hara joateko.

Idazleak 'Estaciones del vacío' poesia liburua aurkeztuko du ostegunean (hilaren 11n) barrutiko liburutegian, 19:00etan.

Lurgorri Kultur Elkarteak antolatuta, ostegun honetan hitzaldia emango du Niessen aretoan, 19:00etan.

'Ekinez egina, gazteok independentzia!' lelopean, frankismoaren kontrako ekintza egin dute.