'Amorante frantsesa', Irakurketa Klubaren hirugarrena
Miren Agur Meabe idazlea Donibaneko Ubera liburutegian izango da ostiral honetan, 19:45etik aurrera. Saioaren ondoren luntx bat egingo dute.
Ostiralean (hilaren 12an) 2025-2026 ikasturteko Pasaiako Euskarazko Irakurketa Klubeko hirugarren saioa egingo da Donibaneko Ubera liburutegian, 19:45ean. Ikasturteko hirugarren saioan Miren Agur Meabe idazlearen Amorante frantsesa liburuaren inguruan arituko dira. Idazlea bera Donibanen izango da. Saioa doakoa izango da.
Aurtengo ikasturtean hamar urte bete ditu Irakurketa Klubak, eta urteurren berezi hori ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituzte. Lehena ostiral honetakoa izango da, eta saioa bukatu ondoren luntx bat egingo dute, azken hamarkadan bizitako gogoetak partekatzeko.
Izena emateko edo zalantzak argitzeko, Pasaiako liburutegien helbide elektronikoa ahalbidetu dute antolatzaileek. Era berean, sustatzaileek aurreratu dute urteurren hori goratzeko beste sorpresa batzuk prestatzen ari direla.
Irakurketa Kluba, 2025-2026 ikasturtea
Abenduak 12
- Liburua: Amorante frantsesa.
- Idazlea: Miren Agur Meabe. Idazlea bertan izango da.
- Lekua: Donibaneko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Urtarrilak 19
- Liburua: Francesco Pasqualen bosgarren arima.
- Idazlea: Unai Elorriaga.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Otsailak 13
- Liburua: Cocacola bat zurekin.
- Idazlea: Beñat Sarasola. Idazlea bertan izango da.
- Lekua: San Pedroko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Martxoak 9
- Liburua: Arrotza.
- Idazlea: Albert Camus.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Apirilak 20
- Liburua: Gizon barregarriak.
- Idazlea: Joxean Agirre.
- Lekua: San Pedroko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Maiatzak 11
- Liburua: Hetero.
- Idazlea: Uxue Alberdi.
- Lekua: Antxoko liburutegia.
- Ordua: 19:45.
Ekainak 12
- Liburua: Euri gorriaren azpian.
- Idazlea: Asier Serrano.
- Lekua: Trintxerpeko liburutegia. Idazlea bertan izango da.
- Ordua: 19:45.
