
Beste behin ere, diziplina anitza, eta publiko guztiak barne hartzen dituen jarduera sorta eramango dute oholtza gainera: Antzerkia, dantza eta musika, pieza garaikideak, familiarteko ikuskizunak eta kalitatezko musika emanaldiak tartekatuko dira kultur eskaintza aberatsa eta askotarikoa osatuz.

Haziak egitasmoak argazki erakusketa bat sortu du Oiartzungo zenbait norbanako eta eragilerekin batera. 18:00etan inauguratuko dute.

Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatu ditu bi saioak, eta hilaren 14an zein 28an izango dira, hurrenez hurren.

Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketako sari banaketa egin dute Landetxen, eta 20 sari banatu dituzte. Aipamen bereziak ere egin dituzte.

Eguerdian ekitaldia egingo dute Galtzarabordan, Ion Arretxe parkean; ondoren Zumardian bisitatu ahalko da autobusa, 20:00ak arte.

Plataforma eta udalaren arteko elkarlanarekin "pozik eta itxaropentsu" azaldu da Errenteria Osasuna; urtarrilean egingo dute hirugarren bilera.

Ibilaldia Araiatik hasiko da eta Allaitzeko eta Albeizeko gailurretatik eta La Leze kobazulotik igaro ondoren, Andoin herrian bukatuko da. Zeharkaldia denera bost ordukoa izango da.

Miren Agur Meabe idazlea Donibaneko Ubera liburutegian izango da ostiral honetan, 19:45etik aurrera. Saioaren ondoren luntx bat egingo dute.

Larunbatean antolatu du tailerra Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak, 10:30etik 11:30era.