'Botere Harremanak Argazkitan' erakusketaren aurkezpena, gaur

Haziak egitasmoak argazki erakusketa bat sortu du Oiartzungo zenbait norbanako eta eragilerekin batera. 18:00etan inauguratuko dute.

landetxe eraikina

Haziak egitasmoak botere harremanen inguruko argazki erakusketa inauguratuko du gaur, 18:00etan, Landetxen. Hilaren 23ra bitartean egongo da ikusgai lehen solairuko pasabidean, eta Botere Harremanak Argazkitan du izena bildumak.

Azaldu dutenez, erakusketa hori “komunitatean bizi ditugun botere harremanak argazkien bidez azaleratzeko gonbidapena” da; alegia, “elkarri begiratzeko, geure burua besteengan islatuta ikusteko edo, beharbada, interpelatuak izateko”. Argazki sorta hori hausnarketarako eta partekatzeko gune bat izatea nahi dute; finean, “irudien bitartez elkar hurbiltzeko espazioa”.

Erakusketa hori herriko zenbait pertsona eta kolektibok ondu dute: Abaraxka, AEK, AIA, Biyurrienea, Gazte izanak, Duintasuna, Hazi Hezi Bizi, Itturri, Jon Martin Etxebeste, Oihan Gastezi Ortiz, Alain Mendizabal Diaz, Oiartzungo Feministen Asanblada, Orgasmo, Topalekua, Ttur-ttur eta Zaintzadi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.