Arabako Biraren azken etapa, hilaren 20an
Ibilaldia Araiatik hasiko da eta Allaitzeko eta Albeizeko gailurretatik eta La Leze kobazulotik igaro ondoren, Andoin herrian bukatuko da. Zeharkaldia denera bost ordukoa izango da.
Andoinen bukatuko dute zeharkaldia.wikimedia Arabako Biraren 32. eta azken etapa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak hilaren 20rako, larunbata. Ibilaldia Araiatik hasiko da eta Allaitzeko eta Albeizeko gailurretatik eta La Leze kobazulotik igaro ondoren, Andoin herrian bukatuko da. Zeharkaldia denera bost ordukoa izango da.
Zeharkaldiaren bukaeran txistorra pintxoa jango dute, ohi bezala, eta azken etapa izanik, bazkaria ere egingo dute Araiako jatetxe batean. Horren harira, bazkara joango den pertsona kopurua ahalik eta azkarren zehaztu behar dutela eta izena emateko azken eguna hilaren 16a izango dela zehaztu dute antolatzaileek.
Ibilbidearen xehetasunak ikusteko, egin klik hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Panier aldean dagoen Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordutegi berean. Galdetegia beteta ere eman dezakete izena online (klik hemen).
