Ingurumenarekin begirunea duten apaingarriak sortzeko tailerra
Larunbatean antolatu du tailerra Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak, 10:30etik 11:30era.
Larunbatean egingo dute tailerra, goizez Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak antolatu ditu hilabete honetarako ere jarduerak. Ohi moduan, asteburuan, hileko bigarrena izanik, ateak zabalik izango ditu errotak herritarrentzat. Larunbatean 11:30etik 14:00etara izango da zabalik, eta igandean, berriz, 10:30etik 14:00etara.
Bertaratzen direnek, errotaren historia ezagutu eta martxan ikusteko aukera izango dute, hura mugitzeko ibaiak izan duen garrantziaz jabetzeko.
Larunbatean bertan, hilak 13, tailerra egingo dute gainera Gabonetarako ingurumenarekin begirunea duten apaingarriak sortzeko. Doakoa izango da, baina parte hartzeko izena eman beharko da aurrez. Turismo bulegoaren 943 49 45 21 telefono zenbakira deitu dezakete edota posta elektronikora mezua bidali (klik hemen) edo errota kudeatzen duen zerbitzuaren 690 72 02 64 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora idatzi (klik hemen).
