Dantza, erdigunera

Beti Prest Dantza Taldeak muxikoen hileko bigarren igandeko jardueraren barruan zita jarri du iganderako, hilak 14.

Mutxikoak dantzatu dituzte Koldo Mitxelena eskolako patioan.Alaine Aranburu Etxegoien

Beti Prest Dantza Taldeak muxikoen hileko bigarren igandeko jardueraren barruan zita jarri du iganderako, hilak 14. 12:00etan deitu dute Herriko Plazara —euria egingo balu, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastokira lekualdatuko dute saioa—.

Herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu die Beti Prest dantza taldeak. Hilabete honek saio bikoitza izango duela jakinarazi du gainera, dantza taldeak, San Tomas egunaren barruan ere egingo dutelako emanaldia. Bigarren hitzordu hori, hilaren 21ean egin dute, 18:30ean Zumardian.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.