'Euskararen historia' ikastaroaren azken saioa egingo dute larunbatean
'Nora goaz? Etorkizunari begira' saioa egingo dute, eta Idurre Eskisabel, Xan Aire, Paula Kasares eta Garikoitz Goikoetxeak egingo dute mahai ingurua.
Idurre Eskisabel izango da jardunaldian parte hartuko duen gonbidatuetako bat. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatu duen Euskararen historia. Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria ikastaroaren azken jardunaldia egingo dute larunbatean (hilak 13).
Nora goaz? Etorkizunari begira izenburupean egingo dute mahai ingurua, eta Irati Odriozola Zugarramurdik moderatuko duen hitzartzean Idurre Eskisabel, Xan Aire, Paula Kasares eta Garikoitz Goikoetxea ariko dira.
Egitasmoaren azken saioa izango da asteburu honetakoa, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, jardunaldi irekia izango da; hortaz, edonork izango du bertaratzeko aukera.
Lau larunbatetan zehar egin dituzte Euskararen Historia osatu duten ikastaroak, eta orotara 52 pertsona elkartu dira horietan.
Larunbat honetako saioa Haurtzaro ikastolako jantokian izango da, 10:00etatik 13:00etara.
