Oarsoaldeko Garapen Agentziak egitasmo onenaren saria jaso du
20.000 biztanletik gorako udalerri edo eskualdeen kategorian jaso du egitasmo onenaren saria 50/50 proiektuagatik.
Asteklima, Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izan da berriki, eta aurtengo edizioa klima ekintzako eta trantsizio energetikoko egitasmo onenetako bat bezala aitortu dute Oarsoaldea Garapen Agentzia 50/50 proiektuagatik.
Irantzu Allende Energiaren Trantsizioko sailburuordeak eta Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordeak eman diete saria 20.000 biztanletik gorako udalerri edota eskualdeen kategorian.
Ekitaldi horretan, epaimahaiak egitasmoaren “izaera integrala, lankidetza eta berrikuntza” azpimarratu dituzte; izan ere, proiektuak Oarsoaldeko lau udalerriak eta bertako ikastetxe publikoak inplikatzen ditu. Horrek, hortaz, energia kontsumoa murriztea eragiten die aipatutako zentroei. Jarduera horrekin lortutako aurrezkiak eraginkortasun neurri berrietan berrinbertitzen dituzte energia kudeaketa esperientzia hezitzaile eta parte hartzaile bihurtuz.
