Oiartzun Irratiak batzar orokorra egingo du astelehenean
Hilaren 15ean (astelehena da) izango da batzarra, 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Urteko balantzea eta 2026ko egitasmoak landuko dituzte.
Oiartzun Irratiak urteko batzar orokorra egingo du hilaren 15ean (astelehena da) udaletxeko pleno aretoan, 18:00etan hasita. Topaketa horretan Oiartzun Irratiko entzuleak, kolaboratzaileak, kideak, lagunak zein herritarrak elkartuko dira, eta irratiko kideek herritarrei bertaratzeko deia egin diete ekarpena egiteko eta urte amaiera elkarrekin ospatzera.
Bilera horretan 2025eko balantzea egiteaz gain, 2026ko egitasmoak jorratuko dituzte, eta galdera zein ekarpenetako tartea ere izango dute.
