Datorren asteartean, odola emateko aukera
Bi hilean behingo zita izango dute odol-emaile direnek eta izan nahi dutenek, kiroldegiko bilera gelan.
Bi hilabetero legez, Oiartzungo odol-emaileek zita izango dute datorren astearte arratsaldean, hilak 16. Ohi bezala, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan egingo dituzte odol-erauzketak. Horretarako, ordea, hitzordua hartu beharko dute lehenago. Egunean bertan egin daiteke, 08:00etatik aurrera, 943 007 885 edo 943 317 091 telefono-zenbakietara deituta edo, bestela, honako webgune honetan. Odol-emate saioa 16:30ean hasiko da, eta 20:10era arte iraungo duela iragarri dute.
Beti bezala, antolatzaileek oiartzuarrak animatu dituzte, odola eman dezaten, eta gogorarazi dute odol-emaileek honako baldintza hauek bete behar dituztela: 18 urte gora izatea, eta 50 kilo baino gehiago pisatzea, eta osasun-egoera onean izatea. Urriko odol-erauzketan 31 emaile bertaratu ziren, horietako bakarra lehenengo aldiz.
