Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sari banaketa, larunbatean
Ereintza Elkarteak antolatzen duen lehiaketaren irabazleak jakinaraziko dituzte ekitaldiaren bidez.
Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren irabazleak ezagutzera emango ditu Ereitza elkarteak larunbatean, hilak 13. Orduan egingo du sari banaketa, 12:00etan hasita Reina aretoan.
Hiru euskarazko lan sarituko dituzte, eta beste hainbeste, gaztelaniazko lanen atalean. Horietaz gain, herriko idazlerik onenaren Joxean Arbelaitz sari nagusia ere banatuko dute, baita Anton Obeso Saria ere, 25 urtetik beherako idazlerik onenari.
Sari banaketa ekitaldian Ereintza Elkarteko kideekin batera izango da Aizpea Otaegi alkatea, baita epaimahaikide lanetan aritu diren adituak ere. Lehiaketara aurkeztutako ipuinak izango dituzte hizpide, bereziki, lan irabazleak.
Sarrera librea izango da eta bertaratzera deitu dituzte herritarrak.
