Lezoko Euskal Liburu Azoka, hilaren 23ra arte zabalik
Kultura Aretoan euskarazko argitalpenak erosteko aukera izango da datozen egunetan. Gaurko (ostirala) 17:15ean zabalduko dute.
Eguberrietako oparietarako kultura gaiak ematea ederra da. Are gehiago euskarazkoa badira. Horren jakitun dira Lezon, urte askoz Eguberrietako Euskal Liburu Azoka egiten ari direlako herrian. Aurten ere hala izango da: Kultura Aretoan gaurtik (hilak 12, ostirala) hilaren 23ra arte izango da zabalik. Gaurko 17:15ean zabalduko ditu ateak.
Euskarazko literaturako dozenaka eta dozenaka liburu eta idatzizko argitalpen erosteko aukera izanen da hilaren 23ra arte. Dezente berriak izango dira, Durangotik bero-bero Lezoraino iritsitakoak. Izango dira ere liburu zaharragoak, tartean, Lezoko egileek egindako hainbat.
Honakoak dira azokaren ordutegiak:
- Gaur (hilak 12, ostirala): 17:15etik 19:00etara.
- Astegunetan: 11:00etatik 13:00etara goizez, eta 17:00etatik 19:00etara arratsaldez.
- Larunbatetan: 10:00etatik 13:00etara.
