Asteburuko Allerruren partidak, etxean gutxi eta kanpoan asko
Herriko futbol elkartearen talde guztiek izango dituzte partidak asteburuan, eskolakoek barne.
Allerru Kirol Elkartearen taldeek partida asko izango dituzte asteburuan. Talde nagusien artean behintzat, gehienak etxetik kanpokoak izango dira. Gainera, igandean eskolako taldeen txanda izango da, hainbat partida jokatuko dituztelako herrian eta kanpoan. Ondoko zerrendan, Allerruren partiden asteburuko kartelera. Datu horiek guztiak Allerruk HITZAra bidalitakoak dira. Herriko beste kirol elkarteek zabalik dute euren partiden berri emateko aukera, posta elektronikoz euren jardunaren berri emanda.
FUTBOLA
Gizonen Gorengoen Maila
- Mariño-Allerru, bihar (larunbata) 19:30ean Irungo Ugalde-Katea zelaian.
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-Texas, bihar (larunbata) 15:30ean Plazetan.
Gizonen Gazte Maila
- Orereta Kafea-Allerru, etzi (igandea) 16:45ean Errenteria-Oreretako Beraungo futbol zelaian.
Mutilen Kadete Maila
- Pasaia-Allerru, bihar (larunbata) 13:15ean Jesus Mari Zamora (Don Bosco) zelaian.
Nesken Haur Maila
- Oiartzun-Allerru, etzi (igandea) 10:30ean Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.
Mutilen Haur Maila
- Texas-Allerru, bihar (larunbata) 14:45ean Lasarte-Oriako Atsobakar zelaian.
Mutilen Haur Maila, Txikiak
- Lengokoak-Allerru, bihar (larunbata) 08:30ean Donostiako Cesar Benito zelaian.
Allerruren futbol eskolako partida asko daude asteburuan. Horien berri izateko baliatu esteka hau.
