Neguko kantaldia egingo dute igandean Trintxerpen
Caritaseko Centro Residencial Trintxer-Emekik antolatuta, txokolatada egin eta Gabon kantak abestuko dituzte kalejiran, Azkueneko Caritasetik abiatuta. 10:45ean bilduko dira.
Caritaseko Centro Residencial Trintxer-Emekik antolatuta, eta Juanje Neira Musika Eskolaren, Pasaia Musikalen, Illunberen, Karmengo Amaren eta Pasaia-Lezo Lizeoaren laguntzarekin, Neguko kantaldia egingo da igandean (hilaren 14an) Trintxerpen, 10:45etik aurrera. Lehenik eta behin, txokolatada herrikoia egingo dute. Sabelak bete ondoren, Gabon kantak abestuko dituzte kalejiran, Azkueneko Caritaseko egoitzatik hasita. Jarduera doakoa da.
