Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oarsoaldeko Kirol Orientazio Zerbitzua, eredu Europan

Pasaia Badia Aktiboko hiru kide Bruselan egindako All Stars proiektuaren itxiera ekitaldian izan ziren azaroaren 21ean. Bertan, Oarsoaldeko eta Pasaiako ereduak aurkeztu zituzten.

Pasaia Badia Aktiboko Dorronsoro eta Xabi Rodriguez (ezkerrean) eta Marquet (eskuinetik bigarrena).
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2025/12/12

Oarsoaldeko Kirol Orientazio Zerbitzua eskualdeko lau udalek kirolaren eta jarduera fisikoaren inguruan sortu duten mahaia da. Bidea Lezoko Udalak ireki zuen, MuittuLezorekin. Ondoren, Pasaia batu zitzaion Lezori, Pasaia Badia Aktiboarekin. Hirugarrena Oiartzungo Abittu izan zen. Eta, berriki, Errenteriak abiatu du zerbitzua. Oarsoaldeko lau udalen helburua da herritarren artean jarduera fisikoa eta bizitza aktiboa sustatzea. Herri bakoitzak bere errealitatea du, eta errealitate horretara eta dituen beharretara egokitu du bere orientazio zerbitzua; hala ere, zerbitzua eskualde mailakoa izatea Oarsoaldeak duen «indargune handienetako» bat dela adierazi du Julen Rodriguez Pasaiako Udaleko Kirol zinegotziak: «Eskualdeko ikuspegi bateratua izateak aukera ematen digu baliabideak partekatzeko eta herritarrei aukera zabalagoa eta eraginkorragoa eskaintzeko. Kirolaren bidez, komunitate aktibo eta osasuntsuago bat ari gara eraikitzen elkarrekin».

Azaroaren 21ean All Stars izeneko proiektuaren itxiera konferentzia egin zen Bruselan. Belgikako hiriburuan Sara Dorronsoro kirol teknikaria, eta Xabi Rodriguez eta Maddi Marquet kirol orientatzaileak izan ziren, Oarsoaldeko Kirol Orientazio Zerbitzuaren ordezkari gisa. Pasaia Badia Aktiboko hiru kideek Pasaiako Udalak sustatzen duen plan eta politika publikoen berri eman zuten. All Stars proiektuaren helburua da tokiko kirol politiketan bizimodu aktiboak sustatzeko jardunbide egokiak aztertzea, bereziki bazterkeria arriskuan dauden kolektiboak kirolean integratzea helburu duten iniziatiben balioa nabarmenduz. Bruselan Europako hainbat herrialdetako erakunde, ikerlari eta toki-administraziotako ordezkariak bildu ziren, inklusioaren eta osasunaren aldeko egitasmoak partekatzeko. Bertan, beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera izan zutela jakinarazi du Dorronsorok, eta horiek bidea eman dute ideia horietako batzuk hemen ere aplikatu ahal izateko.

All Stars proiektuaren bidez, Oarsoaldeko eta Pasaiako ereduak Europako bihotzera eramateko aukera izan zuten Dorronsorok, Rodriguezek eta Marquetek. Pasaia Badia Aktiboa, gainera, erreferentetzat hartu du Europak, «tokiko administrazio baten konpromiso eta eredugarritasunaren adibide gisa». Xabi Rodriguezen ustez, Bruselako topaketak erakutsi du Oarsoaldea eta Pasaia norabide onean doazela eta eredu direla, baita Europan ere.

Pasaiako eredua hiru arrazoirengatik errekonozitu dutela baietsi du Dorronsorok: «Alde batetik, guk fokua jarria dugu pertsona inaktiboetan, haien bidelagun izateko bizi ohitura aldaketa baterako. Bestalde, esan zuten horrelako proiektu inklusibo asko eta asko boluntariotzatik jaio direla. Gureak, baina, profesionalizazio maila altua du, eta bi pertsona ditugu lanaldi osoan lanean. Azkenik, sareari garrantzia eman zioten, komunitatearekin lotura handia baitugu».

Bruselako All Stars topaketako parte hartzaileak.

Udaleko Kirol Sailarentzat Europan jasotako aintzatespenak «esanahi berezia» duela nabarmendu du Julen Rodriguezek: «Azken urteetan egindako lanaren berrespena da. Gure helburua argia izan da hasieratik: jarduera fisikoa herritarren bizitzako zati erreal eta iraunkorra izatea. Orientazio zerbitzuak lagundu digu sedentarismoari aurre egiten, pertsona gehiagori bidea errazten eta kirola inklusiboago bihurtzen. Etorkizunean sakontzen jarraituko dugu, batez ere emakumeen aktibazioan, adinekoen jarduera egokituan eta gazteen motibazio nahiz sozializazioan. Aitortza honek berresten du bide egokia egiten ari garela: kirol politika sendoa, pertsonengan zentratua eta elkarlanaren bidez indartua».

Pasaiako eredua
Herritarren artean jarduera fisikoa eta bizitza aktiboa sustatzeko, jarduera sorta zabala du Pasaia Badia Aktiboak. Gazteenengandik hasita, helduenenganaino topatuko dute pasaitarrek haien beharretara egokitutako jarduera bat: Eskola Kirola; Eskola Kirolari jarraipena ematen dion PKB, baina txapelketarik ez duena; Altxa Gazte fitness programa berria; emakume korrikalariak; emakume palistak; intentsitate mailaren araberako HasiFit, SegiFit eta HelduFit programak; ParkFit; erorketa tailerrak; ipar martxak; edota Tipi-tapak. «Kirolaren nozio zabala» izaten saiatzen direla adierazi du Dorronsorok. Jarduera horien helburua da pasaitarrak aktibo izatea, eta zerbitzuaren bidez, aktibotasun hori esparru eta adin tarte guztietan bermatzen saiatzen direla zehaztu du Marquetek: «Pasaitarren argazki bat egiten dugu, eta beharrak eta gabeziak identifikatuta, horiek estaltzen eta aukerak zabaltzen ahalegintzen gara. Pasaitarrak babesten saiatzen gara, bizitza guztian zehar ohitura aktiboak izan ditzaten».

Aktibazio horretan, aipatutako jarduera guztiek orientatzaile bat dute koordinazio lana egiteko. Hala ere, Pasaia Badia Aktiboko kideek baietsi dute talde horiek era autonomoan funtzionatzeko gai direla. Antxon, esaterako, Tipi-tapa taldea guztiz autonomoa dela jakinarazi du Dorronsorok. Barruti horretako erretiratuen elkartea hasieratik inplikatu zen jarduera horretan, eta talde autonomo bat sortu dute.

Profesionalizazioaren arloan, Pasaiak bi orientatzaile ditu lanaldi osoan jardunean. Egoera, baina, bestelakoa izaten dela zehaztu du Xabi Rodriguezek: «Bruselan ikusi dugu baldintzak ez direla oso onak, ordu gutxiko lanaldiak baitira. Horrek mugimendu asko dakar langileen artean, eta mugimendu horrek proiektua finkatzea zailtzen du. Denen arteko indar bat egiten bada Pasaian bezala, gauzek funtzionatzen dute, eta lanerako lasaitasuna ematen du». Marquet ildo beretik mintzatu da: «Herri bakoitzak duen jardunagatik eta herriak berak dituen beharrengatik, orientazioa era batera edo bestera bideratzen da. Oarsoaldean Pasaia niretzat erreferente da, bi pertsona daudelako lanaldi osoan». Horrez gain, Rodriguezek argi du Pasaiako ereduak «arrakasta» duela udalak egiten duen inbertsioagatik: «Entitate publiko batek hainbeste diru gastatzea jarduera fisikoa sustatzean, eta are gehiago Pasaia herri txiki izanda, ez da inon ikusten. Dirua klubetan, errendimenduan edota kiroldegietan uzten da. Hemen udalak jartzen du estruktura guztia, eta hori da arrakasta izateko bideetako bat».

Eskola Kirolean hartutako inertzia hartuta, Oarsoaldeko Kirol Orientazio Zerbitzuak sare lan partekatuan jarraitu nahi du. Pasaian sare hori «garrantzitsua» dela jakitun dira, eta helburua lotura horiek eskualdera eramatea dela adierazi du Xabi Rodriguezek, «zerbitzua aberasteko». Orain, lau orientazio zerbitzuen mapa osatu nahi dutela baietsi du Dorronsorok, eskualdean eskuragarri dauden zerbitzu, instalazio eta baliabide guztiak herritarren mesedetara jartzeko. «Gure arteko loturak baditugu, errazagoa izango da zerbitzua kudeatzea eta gure artean kolaboratzea», zehaztu du kirol teknikariak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.