Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Pasaiako etxez etxeko langileek hitzarmen kolektibo berria lortu dute

Hilabete askoko borrokaldia eta 108 eguneko greba mugagabea eten dute langileek. "Zaintza lanaren garrantzia eta zentralitatea aldarrikatu ditugu"

Etxez etxeko langileak, atzo, hitzarmena sinatu berritan.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/12/12

Pasaiako etxez etxeko langileek hilabete askoko borrokaldia eta 108 eguneko greba mugagabea eten dute. “Pasaiako Udalak azpikontratatua duen etxez etzeko laguntza zerbitzuaren gaineko akordioa portu da”, esan dute ELA eta LAB sindikatuek. Sindikatuek azaldu dute euren eskakizunen “zati handi bat” aintzat hartu dela lan hitzarmen berrian. Borrokaldian “zaintza lanaren garrantzia eta zentralitatea” aldarrikatu dituztela jakinarazi dute, eta lan baldintzak hobetzearen zuzeneko onuradunak langileak badira ere, zerbitzua jasotzen duten pasaitarren hobebeharrerako urrats sendoak ere eman direla azaldu dute. Atzo bertan sinatu zuten hitzarmena gaiarekin harremana duten hiru aldeek: langileek, Pasaiako Udalak, eta zerbitzua esleitua duen Matia Goxara enpresak.

Azken asteak negoziazioz beterikoak izan dira. Pasaiako Udalak zerbitzuaren hobekuntzarako eta langileen lan baldintzak hobetzeko ahalegin sendoa egin du, zerbitzurako diru partidak nabarmen handituz. Baina, udalaren nahiz langileen zalantza zen diru gehikuntza hori enpresak erabiliko ote zuen bere onurarako; negoziazioen koska handienetakoa izan da hura. Akordioa egin da, ordea, eta langileek adierazi dutenez, euren lan baldintzak hobetzeko eskaera ia denak jaso dira hitzarmenean.

Udalaren ahaleginari balioa eman diote langileek: “Oso positiboki baloratzen dugu Pasaiako Udalak feminizatua dagoen eta soldata arrakala pairatzen duen sektore baten baldintzak hobetzeko egindako apustua; izan ere, honek beren lana duintzen du eta prekarietatea murrizten laguntzen du”. 43 langileko kolektiboa da etxez etxeko langileena, ia denak emakumeak. “Kolektibo hau prekarietate eta diskriminazio egoeran zegoen, azpikontratazioaren ondorioz euren lan baldintzak administrazioan kategoria bereko eginkizunak egiten dituzten langileenak baino askoz okerragoak zirelako”, zehaztu dute sindikatuek. Alta, azpikontratazioaren langa hautsi, eta zerbitzua publiko izateko lanean jarraitzeko borondatea agertu dute ELAk eta LABek.

Hobekuntzak
Sindikatuek lan hitzarmen berrian jaso diren hobekuntza nagusien berri eman dute. Soldatak %30ean igoko dizkiete langileei, behargin guztiek astean gutxienez 25 orduko lanaldiak izango dituzte, eta atsedenerako egun gehiago ere izango dituzte. Bai langileak zein sindikatuak pozik azaldu dira, borrokaldiak luze eta gogor iraun arren, lortutakoarekin: “Borrokak merezi izan du”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.