Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Trintxerpeko Igeldo kalea berrurbanizatu dute

Pasaiako Udalak bukatu ditu Trintxerpeko Andonaegi auzoko Igeldo kalea berrurbanizatzeko lanak, auzo osoaren birgaitze integraleko planaren barruan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/12/12

Pasaiako Udalak bukatu ditu Trintxerpeko Andonaegi auzoko Igeldo kalea berrurbanizatzeko lanak, auzo osoaren birgaitze integraleko planaren barruan. Igeldo kalearen berrurbanizazioa Andonaegiko eraldaketa sakonaren barnean dagoela jakinarazi du udalak, “energia eraginkortasuna, irisgarritasuna eta bizi kalitatea hobetzea helburu duen plan integralaren barruan”.

Proiektua Europako Batasunaren NextGenerationEU funtsen bidez finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren zati bat dela baietsi du udal erakundeak. Jarduketek 1.195.323,74 euroko aurrekontua izan dute, BEZa barne. Udalak adierazi du hasierako aurrekontua baino handiagoa izan dela, beste lan batzuk ere egin behar izan dituztelako. Udalak egindako inbertsiotik, 466.279,15 euro NextGeneration funtsen bidez finantzatu dira.

Lanen artean, espaloiak zabaldu dira, eta bideak irisgarri eta erosoagoak izan daitezen, egokitu egin dira, urbanizazio kotak atarien kotekin bat egin dezaten. Horrez gain, argiztapena eta saneamendu sarea berritu eta elektrizitate eta telefoniako kableak lurperatu dira. Berdeguneak sortu eta zuhaitzak ere landatu dira.

Teo Alberro alkateak eta Iraitz Pazos Hirigintza zinegotziak egindako lanak ikusi dituzte. “Igeldo kaleko berrurbanizazioa Andonaegiko birgaitze integralaren beste urrats sendo bat da. Kaleak irisgarriagoak egin ditugu, energiaren ikuspegitik eraginkorragoak diren azpiegiturak jarri ditugu eta espazio publiko atseginagoak sortu ditugu. Espaloi zabalagoak, argiztapen berritua, berdegune gehiago eta kableak lurperatzea: guztiak dira auzo bizigarriago baten aldeko inbertsio zuzenak. Trintxerpetarrek egunerokoan nabarituko dute hobekuntza”, adierazi du Pazosek.

Bestalde, honakoa esan du alkateak: “Andonaegiko eraldaketa ez da obra tekniko soil bat; gure barrutietako bizitza hobetzeko dugun konpromisoaren adierazgarri zuzena da. Igeldo kalea berritu eta irisgarriago bihurtzeak esan nahi du bizilagunek seguruago eta erosoago mugitu ahal izango dutela, eta hori oinarrizkoa da herri inklusibo bat eraikitzeko”.

Andonaegiko eraldaketa integrala

Igeldo kaleko berrurbanizazioa Andonaegi auzoko birgaitze integralaren fase bat dela gogorarazi du udalak, non 19 ataritan banatutako 190 etxebizitza zaharberrituko diren. Plan integral horrek hiru oinarri dituela nabarmendu du udal erakundeak: eraikinen birgaitze integrala (irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna), urbanizazioa eta ekipamendu publikoa. Hori guztia faseka egingo du udalak, eraikinen zaharberritzetik eta Igeldo kalearen urbanizaziotik hasita.

Kaleak berrurbanizatzeko planak oinezkoentzako eta egoteko eremuak eta zuhaiztiak berritzea lehenesten dituela zehaztu du udalak, eta hiri altzariak hobetzea eta azpiegiturak berritzea dakartza. Bestalde, hegoaldera begira dauden egonleku berriak sortzeko eta kaleen arteko komunikazio bertikalak hobetzeko balioko dutela nabarmendu du udal erakundeak. “Oro har, lehentasuna emango zaie oinezkoentzako guneei eta irisgarritasunari”, esan dute.

“Datozen urteetan jarraituko dugu Andonaegiko eraldaketa honekin: etxebizitzen birgaitzea, kaleen arteko lotura bertikalak hobetzea eta etorkizuneko igogailuaren egitura prestatzea. Andoanegiko urbanizazioaren bigarren faserako 661.400 euro aurreikusi ditugu 2026ko aurrekontuan. Pauso sendoekin ari gara herria duintzen eta etorkizunerako prestatzen”, adierazi du Alberrok.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.