Arrakasta handiz egin dute Mindararen azoka solidarioa
Zozketan saritutako zenbakiak publiko egin ditu elkarteak, eta saridunek hilaren 19an (ostirala) eta 22an (astelehena) jaso ahalko dituzte sariak10:00etatik 16:00etara Mindararen egoitzan.
Larunbatean egin zuen Mindarak azoka solidarioa. Arrakastatsua. Horrelakoa izan da Mindararen azoka solidarioaren VII. ekitaldia, eta horrenbestez, eskerrak eman dizkiete antolatzaileek hura aurrera ateratzeko bidaide izan dituzten guzti-guztiei. Horiei bakarrik ez, larunbatean egunean zehar Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalira gerturatu eta ekarpen egin zuten herritarrei ere esker ona elkarteak.
Parte hartzea handia, eta giroa solidarioa izan zela jarri du nabarmen Mindarak, eta gogora ekarri du egunaren bidez lortu nahi duten helburua: “Gure proiektua babestea eta gizarte lanean aurrera egiten jarraitzea. Bertaratutakoen inplikaziorik gabe, gure azoka solidarioa ez zen posible izango. Puntu horretan, aipamen berezia egin die Mindarak, pertsona, enpresa eta erakunde laguntzaile guztiei, “ezinbestekoak dira azoka aurrera ateratzeko”.
Familia eta boluntarioen lana ere erdi-erdian jarri du elkarteak, “hilabete luzez azoka solidarioa antolatzen aritu baitira”.
Azokaren testuinguruan antolatutako zozketaren irabazleak jakinarazi ditu elkarteak bestalde. Hemen klik eginda kontsulta daitezke. Irabazleek hilaren 19an (ostirala) eta 22an (astelehena) jaso ahalko dituzte sariak 10:00etatik 16:00etara Mindararen egoitzan—Markola hiribidea 24, 2. solairua—.
