2025/12/15

Pasaiako gain altuenaren bila

Urtarrilaren 4an Mitxintxolako Igoeraren XV. ekitaldia jokatuko da, 11:00etatik aurrera. Izen emateak Herrikrosa atarian egin behar dira.

Arrakasta handiz egin dute Mindararen azoka solidarioa

Zozketan saritutako zenbakiak publiko egin ditu elkarteak, eta saridunek hilaren 19an (ostirala) eta 22an (astelehena) jaso ahalko dituzte sariak10:00etatik 16:00etara Mindararen egoitzan.

Txerri Eguneko egitaraua, argitara

Datorren larunbatean (hilak 20) ospatuko dute Oiartzunen Txerri Eguna, eta goizean hasita, zenbait jarduera izango dira herrian.

Fred Prat zuzendariaren 'Fortes, ensemble!' filmak jaso du sari nagusia

Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiak banatu ditu sariak, eta ekitaldi horrekin bukatu du bosgarren ekitaldia.

Belaunaldiarteko kontzertua egingo du Ereintza Txistulari taldeak

Hiru belaunalditako txistulariak ariko dira Madalena ermitan ostiralean, hilak 19, 19:30ean hasita

Ander Aramendik brontzea lortu du Europako Kros Txapelketan

Atzo Europako Kros Txapelketa jokatu zen Algarveko Lagoa herrian (Portugal), eta taldekako sailkapenean hirugarren izan ondoren, domina ekarri du etxera.

Maite Lopezen eta Laura Yvarren lanak saritu ditu Errenteria Hiria Ipuin lehiaketak

Euskarazko kategorian izan zen garaile Lopez, eta gaztelaniazkoan Ivar. Denera, 642 ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara.

'Pizkundea' ekitaldira joateko autobusak antolatu dituzte

Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako ekitaldia hilaren 27an izango da. Landetxeko tabernan, Txokolategian zein Haurtzaron eman daiteke izena.

Itsasoaren ondoan, baserritar giroa

Sanjuandarrek, baserritarrez jantzi, eta San Tomas giroa eraman zuten plazara. Goiz goxoa izan zen atzokoa Donibanen.

Baserri handi bat izan da Saldise

Atzo, igandearekin, egin zen Lezoko San Tomas Jaia. Karlos Saldise plazan garai bateko baserri giroa berpiztu zuten.

Oiartzungo erraldoi ertain berriak aurkeztuko dituzte

Hilaren 26an (ostirala da) izango da ekitaldia, eta erraldoi ertainekin batera izango dira erraldoi txiki zein handiak.

Autobusak antolatu dituzte Pizkundea ekitaldira joateko

Hilaren 27an Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Pizkundea ekitaldia egingo da Bilbon. Bertara joateko, autobusak prestatu dituzte, eta lau barrutietan egingo dituzte geldialdiak.

Bidegorriak hobetzeko lanak txalotu, baina gabeziak salatu ditu Eguzkik

Lezoko Udalak bidegorri sarea hobetzeko egindakoak ontzat eman ditu talde ekologistak, baina bati eutsi ez izana deitoratu du.

San Tomas festa erraldoia Antxon

Antxoko San Tomas Jaiak berezko duen giroari, erraldoi eta buruhandien topaketaren magia gehitu zitzaion larunbatean.

Joxe Mari Etxeberria Garaikoetxea 'Goierri' euskal presoak EPPK utzi du

Erabakiaren oinarrian, arrazoi politikoak jarri ditu, eta EPPKrekin jada identifikatuta ez sentitzea.

Gehiago