Joxe Mari Etxeberria Garaikoetxea 'Goierri' euskal presoak EPPK utzi du

Erabakiaren oinarrian, arrazoi politikoak jarri ditu, eta EPPKrekin jada identifikatuta ez sentitzea.

Jesus Mari Etxeberria Goierri, euskal presoa.

Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea Goierrik EPPK  Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela jakinarazi du. Duela hilabete eman zuen erabaki horren berri Oreretako presoak, azaroaren 17an zehazki, Tinko agerkari digitalak haren idatzia zabaldu zuen orduan, eta azaldu euskal preso politikoak biltzen dituen kolektibotik kanpo jarri duela bere burua.

Erabakiaren oinarrian, arrazoi politikoak jarri ditu, eta EPPKrekin jada identifikatuta ez sentitzea.

Euskal presoaren gutuna osorik irakurtzeko klik egin hemen.

2002ko abenduan atxilotu eta espetxeratu zuten Goierri bigarrenez, eta 30 urteko espetxe zigorra ezarri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.