Autobusak antolatu dituzte Pizkundea ekitaldira joateko
Hilaren 27an Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Pizkundea ekitaldia egingo da Bilbon. Bertara joateko, autobusak prestatu dituzte, eta lau barrutietan egingo dituzte geldialdiak.
Hilaren 27an Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Pizkundea ekitaldia egingo da Bilboko Bilbao Arena pabiloian, 17:00etatik aurrera. Ekitaldia Euskaltzaleon garaia da lelopean egingo da, eta Bokalek eta Pasaiako Udalak autobusak antolatu dituzte Pasaiatik Bilbora joateko. Autobusak geldialdiak egingo ditu lau barrutietan. Hona hemen ordutegiak:
- 14:50: Donibaneko Meipiko geralekuan.
- 15:00: Antxoko Ibaiondon.
- 15:10: San Pedroko geralekuan.
- 15:15: Trintxerpeko postetxe pareko geralekuan.
Autobusera apuntatzeko, galdetegi bat prestatu dute Bokalek eta udalak. Autobuseko sarrera orokorrak 10 euroko kostua du. Jubilatuek, langabeek, haurrek eta gazteek, aldiz, 5 euro ordaindu beharko dituzte. Autobuseko tiketak egunean bertan ordaindu beharko dira, eskudirutan, autobusera igo aurretik. Bestalde, ekitaldiko sarrerak Pizkundearen webgunean erosi behar dira, 10 euroan.
