Fred Prat zuzendariaren 'Fortes, ensemble!' filmak jaso du sari nagusia
Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiak banatu ditu sariak, eta ekitaldi horrekin bukatu du bosgarren ekitaldia.
Fortes, ensemble! lanarekin irabazi du sari nagusia Fred Pratek.Herri bizia Fred Prat zuzendariak jaso du Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren sari nagusia Fortes, ensemble! lanarekin. Indar kolektiboa, sororitatea eta komunitate erresilientzia landu ditu bere proposamenean. Epaimahaiaren aipamen berezia, berriz, Amaia Nerekan eta Itziar Zoritak zuzendutako Cara de bicicleta filmak jaso du. Genero estereotipoak zalantzan jarri eta emakumeen askatasuna hiri eta kirol espazioetan aldarrikatzen ditu ikus entzunezko saiakerak.
Epaimahai ofizialak emandakoak dira horiek biak. Asier Urbieta zinemagileak, Oneyda Saenz kazetari eta ekintzaileak, Maitena Salinas komunikatzaile eta aktoreak, eta Paty Ortiz lankidetza eta giza eskubideetan adituak osatu dute epaimahai hori.
Sari gehiago ere banatu ditu jaialdiak. Izan ere, ikusleek ere badute zeresanik sei egunez giza eskubideekin konprometitutako gizarte errealitate ezberdinak lantzen dituzten dokumentalak biltzen dituen jaialdiarekin. Horien sariak, Txilarreko sukaldaria film luzearentzat izan da. Asier Ibai barriaga eta Edurne San martin zuzendariek, 1999az geroztik Pello Rubiok elkarrizketa politikoaren alde egindako lana eta haren rola erretratatu dute.
Film labur onenaren ikusleen saria, berriz, Orain zer? filmari eman diote. Ainhoa Urgoitia zuzendariak, emakumeen gorputzaren arautzeari eta horrek emakumetasunaren eraikuntzan duen eraginari buruzko hausnarketa egin du bertan.
Lehiaketatik kanpoko In Retrospect filmaren emanaldia egin zuten atzoko sari banaketa saioan jaialdiari ginga jartzeko. Mila Zhluktenko eta Daniel Asadi zuzendariak Alemanian arrazakeriak duen jarraikortasunaren gaineko hausnarketa egin dute.
Honakoa laugarren ekitaldia izan du Ozzinemak Errenteriako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen jaialdiak.
- Itziar Zorita
- Asier Ibaibarraga eta Pello Ruiz
- Ainhoa Urgoitia



