Itsasoaren ondoan, baserritar giroa
Sanjuandarrek, baserritarrez jantzi, eta San Tomas giroa eraman zuten plazara. Goiz goxoa izan zen atzokoa Donibanen.
Itsastiar tradiziokoa da Donibane. Baita baserritar kutsukoa ere bai. Itsasoa eta landa eremua bat barrutian. Horren seinaleetakoa izaten da urtero Santiago plazan antolatzen den San Tomas Jaia. Hala izan zen atzokoan ere bai. Baserritar jantziak soinean, giro goxo eta ederra sortu zuten herritarrek eta eragileek.
Musika, dantza, herriko artisauen postuak, txistorra, edariak… Giro handia. Kalera atera ziren sanjuandarrak huts egiten ez duten jaiarekin gozatzera, haur zein adineko, denak elegante asko.
Jarraian, atzo goizean zehar plazan izan zen aldartearen eta sanjuandarren erretratuekin giro kronika, Eduardo Laboak HITZAra bidalitako argazkiei esker.
