'Desagertutako Errenteria' liburua aurkeztuko dute bihar
Mikel Zabaletak ondu du lana, eta biharko agerraldian izango da autorea bera lanaren nondik norakoak azaltzen.
Mikel Zabaleta herriko historialariaren ikerketaren emaitza den Desagertutako Errenteria liburuaren aurkezpena egingo dute bihar (hilak 17), 18:00etan, Lekuona Fabrikan.
Saioan proiektuaren sorrera, garapena eta emaitza bera ezagutzeko aukera izango da. 175 argazki erabili dituzte lana ontzeko, eta biharkoan egilea bera eta Julen Zabaleta itzultzailea ariko dira.
Desagertutako Euskal Herria bilduma osatzen duen ale monografikoa da Desagertutako Errenteria, eta jakinarazi dutenez, lanari esker “1320an sortutako Errenteriak XVII. mendera arte garai oparoa bizi izan zuela ezagutarazten da”.
