'Errenteria tratu onen alde' erakusketa sortu dute ikasleek

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira herriko hainbat ikastetxetako LH5eko ikasleek egindako erakusketa da.

Erakusketako irudietako bat da honakoa.

Errenteria-Oreretako hainbat ikastetxetako LH5eko ikasleek Errenteria tratu onen alde erakusketa sortu dute. Hilaren 17arekin (asteazkenarekin) izango da indarraldian Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira sortu dituzten edukien mostra, eta 2026ko urtarrilaren 14ra arte bisitatu ahalko da. Aldakoenea eraikinaren kanpoaldean ezarriko dute gazteen emaria, indarkeria matxistaren kontrakoa.

Sortutakoak aurrez aurre Aldakoenean ikus daitezkeen arren, eduki digitalera ere eraman dute erakusketa. Esteka hau baliatu behar da aukera hori.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.