Adin txikikoek eman dezakete izena Etxera lasterketa herrikoian
Online izena emateko jarraitu beharreko pausuak zein diren argitu dute. Hala ere, Txerri Egunean egongo dira, eta presentzialki izango da inskripzioa egiteko aukera.
Hilaren 31n izango da Oiartzungo Sarek antolatutako Etxera lasterketa herrikoia, eta izen ematea irekita badago ere, orain adin txikikoen inskripzioen inguruko zenbait xehetasun eman dituzte.
Izena emateko Herrikrosa webgunean sartu behar da, eta bertan dagoen gurasoen baimena sinatuta bete behar da.
Behin hori eginda, korreo elektronikoz bidali behar zaie antolatzaileei orria, eta horiek jasotzen dutenean izena eman nahi duen norbanakoari abisatuko diote izena emateko.
Aipatutako metodoa online izena emateko bidea da, baina larunbateko Txerri Egunean ere egongo dira bertan inork fisikoki izena eman nahi badu.
