Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Antxok kalistenia parke bat izango du

Aire zabaleko gune hori Ibaiondo frontoiaren ondoko plazan kokatuko dute, belargunearen ondoan. Hilaren 24rako bukatuta egotea aurreikusi du udalak.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/12/17

Pasaiako Udalak kalistenia parke berri baten eraikuntza abiatu du Antxoko Ibaiondo frontoiaren ondoko plazan, belargunearen ondoan. Proiektuaren helburua da aire zabaleko kirola sustatzea, “jarduera fisikorako sarbidea erraztuz eta espazio publikoaren erabilera soziala indartuz”. Hilaren 24rako bukatuta egotea aurreikusi du udalak.

Kalistenia parkeek berezitasun nagusi bat dutela adierazi du udalak: “Behin eraikita, ez dute aparteko materialik behar, norberaren gorputzaren pisua da entrenamendurako tresna nagusia”. Ezaugarri horrek kirola “modu librean, irisgarrian eta doan” egiteko aukera ematen duela nabarmendu du udal erakundeak, eta, ondorioz, “jarduera fisikoa demokratizatzen du”. Honakoa esan du Julen Rodriguez Kirol zinegotziak abiatutako proiektu berriaren inguruan: “Kirol politikek oinarrizko printzipio bat izan behar dute: edonork, baldintzak edo baliabide ekonomikoak gorabehera, kirola egiteko aukera izatea. Eta horren aldeko kirol politikak sustatzen dihardugu”.

Kalistenia parkeko instalazioak adin eta gaitasun ezberdinetara egokitutako aparatuak izango dituela jakinarazi du udalak, erabiltzaile bakoitzak bere erritmoan eta modu autonomoan erabil ditzan. Horrek “espazio ireki eta malgua” sortzen duela zehaztu du udal erakundeak, entrenamendu mota ezberdinak ahalbidetzen dituena. “Halako guneek aukera ematen dute belaunaldi eta maila guztietako pertsonek espazio bera partekatzeko, bakoitzak bere modura eta presiorik gabe”, esan du Rodriguezek.

Horrez gain, kokapenak belaunaldien arteko erabilera sustatzen duela baietsi du udalak. Kalistenia parkea Ibaiondoko zabalgunean kokatuko da, aire libreko parke bioosasungarriaren azpian, eta frontoiaren alboan. Parke bioosasungarria, batez ere, adineko pertsonek erabiltzen dutela jakinarazi du udalak, baina edonorentzat erabilgarri dagoela gogorarazi dute. Udal hautsiaren arabera, “instalazio horien arteko hurbiltasunak harreman naturalak sortzen ditu, eta belaunaldien arteko elkarbizitza sustatzen du”.

Kalistenia parkea Ibaiondoko zabalgunea biziberritzeko udalaren ikuspegi zabalago baten barruan kokatzen dela adierazi du udalak, “eremua paseorako, aisialdirako eta aire zabaleko jardueretarako gune gisa sendotu nahi baita”. Rodriguezen hitzetan “helburua ez da soilik kirol azpiegitura bat jartzea, baizik eta herritarrek egunerokoan erabiltzeko moduko espazio atsegin eta bizia sortzea”.

Gunearen diseinuan egurra eta metala uztartuko dira, “ingurunearekiko integrazioa zaintzeko”, eta lurrean moteltze sistemadun soropil artifiziala jarriko da, segurtasuna bermatzeko. Jarduketek 27.213 euroko aurrekontua izan dute, eta eguraldiak laguntzen badu, hilaren 24an inauguratzea espero du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako baserritarrak «haserre» daude, mendiko uren kontagailuen afera dela eta

Ekonomia, Gipuzkoa

BIC Gipuzkoa zentroa Illunbera lekualdatuko dute

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.