Genozidioa "elikatzen" dutenei boikota egiteko deia

Genozidioa "elikatzen" duen McDonald’s-en sosik ez uzteko, eta ez bertan kontsumitzeko eskatu zuten atzo Orereta Palestina Herri dinamikak deituta elkarretaratu zirenek.

Elkarretaratzea atzo Mc Donald's-en aurrean

Mc Donald´s Boikot.  Ez hemen ez inon lelopean elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean  Orereta Palestinarekin Herri Dinamikak deituta Niessen Merkatalgunearen aurrean.

Herri dinamika horrek  genozidioa “elikatzen” duen McDonald’s-en sosik ez uzteko, eta ez bertan kontsumitzeko eskatu zuen atzo. Kate ezagunak Niessen merkatalgunean saltokia zabaldu bezperetan egin du protesta dinamikak. Adierazi zutenez, hilaren 22an zabalduko ditu ateak establezimendu berriak udalerrian. Elkarretaratzearen bidez, ez direla ongietorriak esan zieten atzo elkarretaratzera bildu ziren herritarrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.