Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

PILT eta On, Oarsomusikaren proposamena urtarrilerako

Urtarrilaren 17an izango da kontzertua Niessen kulturgunean; sarrerak 12 euroan dira salgai.

On taldea ariko da PI LT-rekin batera.On taldea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/12/17

PILT mungiarrak eta On donostiarrak Niesen Kulturguneko oholtza gainera igoko dira urtarrilaren 17an. Oarsomusikak antolatutako emanaldia da, eta sarrerak salgai dira 12 euroan (klik hemen).

PILT talde mungiarrak,  1990. hamarkada hasieran Rafa Ruedak, Aitor Abiok, Xanpek, Txarlie Solanok eta David Gonzalezek sortua, sona handiko ibilbidea jorratu zuen hamar urtean. Hamaika entsegu eta kontzertu kopuru zenbatezinen fruitu bost disko luzeko uzta sendoa utzi zuen, estilo eta sonoritate anitz maisuki uztartuta. 2006an taldea desegin zen 2017an berriz bueltatu zen, oraingoan boskote moduan taldean parte hartutako kide guztiak taula gainean bilduta. Itzulera horretan kontzertu gutxi batzuk baino ez zituzten eman aretoak lepo bete zituzten hasierako jarraitzaileen poza eta gozamenerako.

Balak airean PI L.T. taldearen 20 urteko geldialdi baten ostean kaleratuko duen lehen kantu bilduma da. Indarra, melodia, sendotasuna, eklektikotasuna eta jakin mina batu dituzte lanera.

Itsaso Gutierrez Retolaza musikariak (Jauko Barik, Keike, eta Xarma taldeetan aritua) sortutako proiektua da ON Taldea; 2012ko martxoan jaio zen musika proiektua eta oholtza gainean izango da hilaren 17an mungiarrekin kartela osatuta. Taldean hainbat musikari aritu dira urteotan: Denis Alberdi (Keike, Brankan), Ibai Suarez, Ekaitz Vegas, Ekhi Vegas, Maitane Villabona eta Iñaki Goikoetxea.

Taldeak pausaldia egin behar izan zuen, amatasunagatik eta bizitzako hainbat gorabehera beharturik, eta aurten gogotsu eta indartsu itzuli dira musika agertokira, Maialen Urretabizkaia baxuan eta Maialen Arana baterian lagun dituelarik.

Rock melodikotik abiatuta hainbat errotan blaituriko musika jorratzen du talde donostiarrak. Gutierrezen melodiek jendartean dauden hainbat kezkaren inguruko haserrea adierazten dute, emakumearen begiradatik eta kezketatik abiatuta; hala, euskal rockaren munduan maiz abandonaturik dauden hainbat arlori buruz mintzo dira: bulimia, emakumeok jasandako tratu txarrak, edota emakumeek euren bizitza besteen zaintzan galtzeko joeraren inguruan, “emakumeek euskal rock munduan eredu eskasia handia dutela agerian da, eta talde honek hori bera eskaintzen digu. Bere sustraietan badu emakume konpositore, gitarra-elektrikojole, abeslari eta hizki-egilea. Jauko barik taldearen sorreratik, 1998tik, rock munduan aritu dena”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako baserritarrak «haserre» daude, mendiko uren kontagailuen afera dela eta

Ekonomia, Gipuzkoa

BIC Gipuzkoa zentroa Illunbera lekualdatuko dute

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.