Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Beraun kalea eraberritzeko lanak bukatu ditu udalak

Hiri berroneratzeko proiektu zabal hori gauzatzeko, 2.345.614 euro inbertitu dira, hiru urteetan, eta Eusko Jaurlaritzaren 725.00 euroko laguntza izan du.

Beraun kaleko lanak bukatu dituzte.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2025/12/18

Errenteriako alkateak eta Hirigintzako zinegotziak, auzokideen ordezkariekin eta udal teknikariekin batera, bisita egin dute Beraun kalean egin diren hiri berroneratzeko esku hartzeen emaitza ikusteko. Espazio zabal hori birsortzeko proiektua 2022. urtearen amaieran hasi zen, eta egindako plangintzaren arabera, hiru fasetan garatu da.

Lehen fasean, 63 ibilgailurentzako lur gaineko aparkaleku berri bat sortu zen eta gerora horri batu zaio kalearen beheko aldean eraiki den aparkalekuen eraikina. Txakurrentzako parkea ere birkokatu zen, berdegune berri bat sortuta. Bertan, tirolina berri bat jarri da dagoeneko.

Kalearen behealdean kotxeentzako aparkalekuen eraikina eraikitzearekin batera, ingurunearen urbanizazioa eta bidegorriaren zati baten zabalkuntza ere egin ziren.
2024an amaitu zen esku hartzearen lehen fase horretan esku hartze garrantzitsuak egin zituen udalak saneamendu eta euri uren sarean, eta 669.614 euro erabili zituzten guztira. Proiektuaren bigarren fasean, bi plaza berri sortu ziren 5. eta 15. zenbakien artean, 1.500 m² baino gehiagorekin, eta egoteko eta jolasteko eremuak zabaldu ziren, 0-3 urte bitarteko haurrentzako parke bat sortuz eta azalera landareduna jarriz. Autobide azpiko tunelean ere esku hartu zuen udalak, seguruagoa eta ibiltzeko errazagoa izan zedin.
2024an bukatu zen bigarren fase hori gauzatzeko 890.000 euro erabili ziren.

Hirugarren eta azken fasean, kale osoan zehar irisgarritasuna hobetzeko beharrezko lanak egin dira, jarraikortasuna emanez, oztopoak kenduz eta espaloiak zabalduz, batez ere behealdeko eta erdialdeko zatian. Bidegorria igogailuetaraino ere zabaldu da eta ibilgailuen trafikoaren abiadura murrizteko neurriak indartu dira, oinezkoen mugikortasuna seguruago bihurtuz.
Azken fase hori orain bukatu da, eta guztira 786.000 euroko inbertsioa egin dute.

2.345.614 euroko proiektua guztira
Hiri berroneratzeko proiektu zabal hori gauzatzeko, 2.345.614 euro inbertitu dira, hiru urteetan, eta Eusko Jaurlaritzaren 725.00 euroko laguntza izan du.

Eraberritze proiektu hori, irisgarritasuna hobetzeko 2019an egindako esku hartzeei batzen zaie. Zeinetan Beraun kalea, Galtzaraborda etorbidea eta Beraun kalearen behealdean dagoen aparkalekuen eraikina lotzen dituzten hiri igogailuak eraiki ziren: “Horrekin guztiarekin, hiri eremu garrantzitsu bat erabat eraldatu da, bizigarriagoa bihurtuz”.

Orain inguru hori hobetzen jarraituko du Udalak, Pontika eta Luis Mariano plaza lotuko dituen hiri igogailu berria eraikiz. Eraikuntza lan horiek ere martxan daude dagoeneko. 2023-2027 Agintaldi Planaren barruan jasota daude jarduketa horiek guztiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.