Neguko arraun ikastaroak, Hibaikaren eskutik
Abenduaren 29tik 31ra bitarte izango da ikastaroa, eta 11 urtetik gorako gaztetxoei dago zuzenduta.
Harrobia ezinbestekoa dute kirol eta kultur elkarteek. Horren jakitun dira Hibaikan, eta haienari bultzadatxo bat eman asmoz, beste urtebetez Oporrak arraunean ikastaroa antolatu dute neguan. Hainbatetan antolatzen dituzte urtean zehar halakoak, Hibaika Arraun elkarteak arraunari hauspoa eman eta haur eta gazteei kirol ezberdin bat probatzeko aukera eskaintzeko.
Hala, aurtengorako, abenduko azken egunetarako antolatu dute ikastaroa; abenduaren 29, 30 eta 31rako hain zuzen. 11 urtetik 17ra arteko gaztetxoei dago zuzenduta, doakoa izango da, eta saioak goizez izango dira, 10:00etatik 12:00etara.
Izena emateko, idatzi ikastaroak@hibaika.com posta elektronikora
