
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak gonbidatuta, hilaren 23an helduko dira Olentzero eta Mari Domingi udalerrira, dozenaka eta dozenaka haurren ametsak egi bihurtzera.

Eragileek udalerri batean duten garrantziaz jabetuta, horien jarduna bilduko duen mapa bat osatuko du Pasaiako Udalak datozen hilabeteetan. Horretarako, galdetegi bat sortu dute.

'Oiartzun! Nork nahi du?' izeneko WhatsApp talde bat sortu dute etxeko tramankulu zein arropari bigarren bizitza bat emateko. 150 lagun inguru daude dagoeneko sare horretan.

Kontzertu didaktikoa eta ohiko kontzertua emango dituzte Patricia Gonzalez eta Alejandro Balbuenak. Landetxen izango dira hitzorduak.

Kunkanak azaldu du Pasaia-Lezo Lizeoko instalazio fotovoltaikoa jada ezarri dutela. Horren gaineko informazioa emateko topagunea antolatu du hilaren 30erako.

Abenduaren 29tik 31ra bitarte izango da ikastaroa, eta 11 urtetik gorako gaztetxoei dago zuzenduta.