Olentzero eta Mari Domingi, pasaitarrak bisitatzeko prest
Ohi bezala, lau barrutietan izango dira haurren eskutitzak jasotzeko, argazkiak ateratzeko eta elkarrekin kantatu eta dantza egiteko.
Olentzero eta Mari Domingi prest daude pasaitarrak bisitatzeko. Ohi bezala, lau barrutietan izango dira haurren eskutitzak jasotzeko, argazkiak ateratzeko eta elkarrekin kantatu eta dantza egiteko. Herriko elkarte eta jai batzordeek ondorengo egitarauak ondu dituzte, den-denak hilaren 24an (asteazkenarekin):
Antxo
- 11:15: Kalejira, Alkartasunak antolatuta. Usoz kanpotik irtengo da. Ondoren, Hamarretxeta kaletik, Blas de Lezotik, Eskalantegi kaletik, Oarso kaletik eta Hamarretxeta kaletik pasako da. Ibaiondo plazan bukatuko da dantzaldia. Eguraldi txarra egingo balu, Ibaiondo frontoian egingo litzateke.
- 18:30: Kalejira, Basarik antolatuta. Hamarretxetatik hasiko da, ikastola ondoan. Ondoren, Hamarretxeta kaletik, Blas de Lezotik, Maiatzaren Lehenatik eta Eskalantegitik pasako da. Gure Zumardian bukatuko da dantzaldia.
- Bi kalejirak Antxoko Jai Batzordearen babesarekin antolatu dira.
Donibane
- 18:00: Olentzero eta Mari Domingi Meipitik aterako dira. Ondoren, Lezo bidetik, Bizkaia plazatik eta Donibane kaletik pasako da. Santiago plazan bukatuko dute ibilbidea.
- Donibaneko Jai Batzordeak antolatu du desfilea.
San Pedro
- 18:00: Kalejira, San Pedroko Jai Batzordeak antolatuta. Morales Oliver plazan hasiko da. Ondoren, Arraunlari kaletik, Torreatik eta Kale Zaharretik pasako da. Herriko plazan bukatuko da dantzaldia. Eguraldi txarra egingo balu, Proisako eremuan egingo litzateke ekitaldia.
Trintxerpe
- 17:00: Trintxerpeko Jai Batzordeak eta Illunbe musika elkarteak antolatutako ekitaldia Gernika plazan hasiko da. Olentzerok eta Mari Domingik azokan egingo dute gutunen harrera.
- 19:00: Kalejira. Euskadi etorbidetik aterako da. Ondoren, Jaizkibel kaletik, Azkueneko parketik, Azkuene kaletik, Euskadi etorbidetik, Gernika plazatik eta Gudari plazatik pasako da. Serafin Esnaolan bukatuko da ibilbidea.
