Eiheramendi eta Yorel, txapeldunorde
Gipuzkoako Pala Motzeko Txapelketan txapeldunorde izan dira EPLEkoak Errepala 1 taldeko Navarro eta Ibargaraik aukerarik ez baitiete eman errenteriarrei irabazteko.
Eiheramendi eta Yorel txapeldunorde izan dira Gipuzkoako pala motzekoan.EPLE Partida bat bera ere galdu gabe heldu ziren Eiheramendi eta Yorel Gipuzkoako Pala Motzeko finalera. Txapelketa bikaina egin dute EPLEko biek, baina finalean ezin izan zioten garaipenen sokari eutsi, Errepala 1 taldeko Navarro eta Ibargaraik ez baitzieten garaipenerako aukerarik eman. Txapeldunorde izan dira, azkenean, abenduaren 26an Altzako pilotalekuan jokatutako final handian 17-40 egin da.
Jokoan bikain Errepalakoak, maila oso handiarekin, garaipenerako aukera denak itxi zizkieten EPLEko bi pilotariei.
Negua txapelketa
Asteburuan, bestalde, igandean zehazki, Senior Mailako eskuz binakako Negua txapelketa finala jokatuko dute Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatutako txapelketaren final horretan izango dira EPLEko Urmeneta eta Odriozola Hernanin jokatutako finalaurrekoan 7-22 irabazi ostean. aurrez aurre, aloña Mendi 2 taldeko pilotariak izango dituzte EPLEkoek.
Jaialdiko hirugarren partida, 10:30ean hasiko da, esan moduan Azkoitiko Gurean etzi, hilak 4.
Final hori jokatuta ezker paretako federatutako lehiaketaren sasoiko lehen zatiari ginga jarriko diote.
